EZAUGARRI KOMUNAK
Gaixotasun
arraroen aniztasuna izugarria izan arren, hainbat ezaugarri komun dituzte.
Larriak edo oso larriak dira, kronikoak eta, maiz, endekapenezkoak; gainera,
gaixotasun horiek dituzten pertsonen bizi-iraupena nabarmen murrizten da, oro
har. Kasuen % 50 haurtzaroan hasten dira. Gaixoen ezgaitasuna handia da,
autonomia falta ikaragarria baitute. Gaitz sendaezinak dira edo egun ez dago
horiek sendatzeko tratamendu eraginkorrik, nahiz eta batzuetan gaixoen
bizi-kalitatea hobetu daitekeen. Hala ere, familiarentzat bereziki, zama itzela
da. Gaixotasun horiek guztiek duten beste ezaugarrietako bat inbertsio falta
da; ez dute lehentasunik osasun publikoan, eta ikerketan oso diru gutxi inbertitzen
da.
Hala
ere, ez daude erabat ahaztuta. Esaterako, Digna Biotech enpresa larruazaleko
gaixotasun arraro bat tratatzeko botika bat garatzen ari da: esklerodermia.
Zehazki, Digna Biotechek maila preklinikoan, klinikoan eta komertzialean
garatzen du Nafarroako Unibertsitateko Ikerkuntza Mediko Aplikatuaren
Zentroaren patenteetako bat.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina