FETUS IN FETU
Mundu osoan zehar ehun kasu ezagutzen dira.
Siamdarren arazoaren gehiegikeria da. Bikiak zigotoak direnean ez dute lortzen
guztiz banatzea bata bestearekiko. Bata bizirik eta osasuntsu hazten da baina
bestea haren barnean atrofiatzen da eta osasuntsuaren menpean dago. Ez dago
azalpenik jakiteko bikiak bata bestearekin zergatik dauden lotuta. Ume
osasuntsua jaiotzen denean handipenak agertzen dira bere gorputzean
atrofiatutako bikiaren erruz, handipen hauek normalean abdomenean agertzen dira
baina kasu batzuetan kranioan, sakroan edota eskrotoan ager daitezke. Irudien
bitarteko probak egiterakoan biki atrofiatuaren organoak aurkitzen dira egon
behar ez ziren lekuetan, batzuetan baita ere besoak, hankak edota ilea agertzen
dira. Ez daude gaixotasun honen bi kasu berdin, biki atrofiatuta leku
ezberdinetan agertzen da kasu bakoitzean eta baita sortzen dituen handipenak
ere ezberdinak dira.
ARGAZKIA: http://enfermedadeszedezzed.blogspot.com.es/2014_03_01_archive.html |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina